Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra bitartean jaietan ibiliko dira Derioko Aldekona auzoan. Santuen izendegiari egingo diote errepasoa, kalejirak, txapelketak, musika eta dantza lagungarri dituztela.
Aurtengo jaiak Udalak antolatu ditu. Aurreko urteetan bezala, gastronomia txapelketak izango dira, auzokideen sukaldaritzako dohainak ezagutzeko. Zehatz-mehatz hiru txapelketa izango dira: paella, tortilla eta sukalkia. Paella Txapelketa irabazten duenak 70 euro eta garaikurra jasoko ditu saritzat, bigarrenak 50 euro eta garaikurra eta hirugarrenak 30 euro eta garaikurra. Sukalki Txapelketari dagokionez, irabazleari 100 euro eta garaikurra emango dizkiote, bigarren lotzen denari 70 euro eta garaikurra eta hirugarrenari 30 euro eta garaikurra. Bestetik, Mozorro Lehiaketa antolatu dute San Inazio bezperarako. San Inazio egunean bertan proba berezia egongo da Aldekonen: Iñigo Aurrekoetxea zamudioztarra asto baten kontra arituko da norgehiagoka. Biek 615 kiloko harria eraman beharko dute arrastaka. Astoak egiten duen iltze bakoitzeko, harria metro batean mugitu beharko du Iñigok. Era berean, Portugaleten egiten den Nazioarteko Folklore Jaialdiaren haritik, Pendzson Hungariako taldeak dantzen agerraldia eskainiko duela aipatu beharra dago. Lainomendi dantza taldeak ere ekitaldia eskainiko du aurreko egunean. Gau alaiak izango dira uztailaren 25ekoa eta 30ekoa, Trio alai eta Alaiki taldeek girotuko dutelako hurrenez hurren. Jaiei amaiera emateko, txakurren erakusketa antolatu du Mascotas Maider dendak San Esteban egunerako. Eta iluntzean, txerrikia banatuko da auzokide eta lagunen artean.
Uztailak 25, eguaztena. Santiago
11:00: Kalejira.
12:00: Meza.
14:30: Paella Txapelketa.
16:30: Mus Txapelketa.
17:30: Paella Txapelketaren sariak ematea.
19:00: Dantzen agerraldia, Lainomendi taldearen eskutik.
19:30: Tortilla Txapelketa eta horren sariak ematea.
21:00: Berbena, Trio alai taldearekin.
Uztailak 26, eguena. Santana
11:00: Kalejira.
12:00: Meza.
13:00: Sukalkia dastatzea.
Uztailak 30, astelehena
16:30-19:30: Umeentzako jolasak.
19:30: Mozorro desfilea.
21:00: Mozorro Txapelketa.
22:30: Mozorro Txapelketaren sariak banatzea.
23:00: Berbena, Alaiki taldearekin.
Uztailak 31, martitzena. San Inazio
11:00: Kalejira.
12:00: Meza eta kopaua, nagusientzat.
13:00: Dantzen agerraldia, Pendzson Hungariako taldearen eskutik.
18:00: Gizon-astoa norgehiagoka.
19:00: Idi probak.
Abuztuak 3, barikua. San Esteban
12:00: Meza.
13:00: Kopaua.
14:30: Sukalki Txapelketa.
16:30: Mus eta Briska Txapelketa.
18:30: Txakurren erakusketa.
20:00: Sariak banatzea.
20:30: Txerrikia dastatzea.