Andramariak bertan daukaguz

Aikor aldizkaria 2012ko uzt. 24a, 13:31
Kirola, txapelketak, gastronomia, kontzertuak, mozorroak, jolasak, bazkariak... Basobaltz jai-batzordeak egitarau dotorea antolatu dau, herritar guztiek andramariakaz gozau dagien. Lezamarrek San Antolinakaz emongo deutsee hasierea jaiei. Egun horretarako, “Lezamako Mugetatik” mendi martxea antolatu dabe herriko hainbat alkartek, eta herri bazkaria be egongo da. Azaldutakoaren arabera, paella eskainiko da, eta txartelek hiru euro balioko dabe, aldez aurretik erosten badira Lezama eta Larrabetzuko dendetan eta tabernetan. Bost euro ordaindu beharko da bazkarian bertan hartzen badira. Txartelak eguerdiko ordu-biak arte erosi daitekez. Txupinazoa irailaren 7an botako dabe, arratsaldeko 7:30etan. Txosnak gaueko 9:00etan zabalduko dabez. Egun horretan, Mozorro Lehiaketea egongo da, eta gaitzat marrazki bizidunak hartu dabez. Parte-hartzaileek 2x1 eukiko dabe jai-batzordeko txosnan. Umeentzako sariak kontzertuak hasi baino lehen emongo dira; eta nagusientzako sariak, Gaizka Peñafiel musikariaren eta Vendetta taldearen kontzertuen artean. Gainera, afaltzeko, odolosteak eskainiko dira herriko tabernetan eta jatetxeetan. Egun nagusia zapatuan ospatuko dabe. Goizean umeentzako jolasak izango dira, dantzen agerraldia eta bertso saioa. Uxue Alberdi, Xabi Paia eta Gorka Ostolaza bertsolariak bat-batean ibiliko dira, eta gai jartzailea Malen Amenabar izango da. Arratsaldean goitibehera jatsierea eta antzezlana egongo dira. Musikea Zain eta The klubak taldeek eta Ohian Vegak ipiniko dabe. Domeka goizean Zorribike alkarteak prestautako BTT Lasterketea egingo da, eta herri bazkaria, indarrak barritzeko. Bazkaria Zorrizketan euskera alkarteak antolatu dau, eta txartelak herriko dendetan eta tabernetan jarriko dira salgai. Bazkarira baserritarrez jantzita joatea eskertuko leukie antolatzaileek. Arratsaldean, pelota partidak eta antzezlanak egongo dira. Ospakizunak Bola-Lekura eroango dira hurrengo egunean. Besteak beste, Paella Lehiaketea, txokolatadea eta berbenea izango dira. Irailak 2. domekea. San Antolin 08:30: VII. Lezamako Mugetatik Mendi martxea. 10:00: VII. Lezamako Mugetatik lasterketea eta martxa txikia. 10:30: Trikitilariak. 12:00: Mezea eta kopaua. 14:30: Herri bazkaria. Ostean, Briska eta Mus Txapelketak. Irailak 7, barikua. Odoloste Eguna 18:00: Txorierriko Gazteen Futbito Txapelketearen finala. 18:00: Lezamako Pelota Eskolako partidak. 19:30: Txupinazoa. Ostean, Kurutze dantza taldearen emonaldia. 21:00: Txosnak zabaltzea. 22:00-24:00: Mozorro Lehiaketea. Gaia: marrazki bizidunak. 24:00: Kontzertuak: Gaizka Peñafiel + Vendetta + Gora herria. Afaltzeko, odolosteak herriko tabernetan eta jatetxeetan. Irailak 8, zapatua. Andra Mari Eguna 11:00-14:00: Umeentzako jolasak. 12:00: Mezea. Ostean, Kurutze dantza taldearen emonaldia. 13:45: Bertsolariak, plazan. 16:30: Goitibehera jatsierea. 20:00: Atsoak dantzan antzezlana, Pikor teatro taldearen eskutik. 21:00: Txosnak zabaltzea. 24:00: Kontzertuak: Zain + The kluba + Dj Ohian Vega. Irailak 9, domekea 09:30: Andra Mari VI. BTT Lasterketea, Zorribike alkarteak antolatua. 12:00: Mezea. Ostean, Ekidazu abesbatza eta talde konbidatu baten emonaldia. 14:00: Herri bazkaria, Zorrizketan euskera alkarteak antolatua. 17:30: Pelota partida profesionalak, Pelota alkarteak antolatua. 18:30: Xentimorik gabe antzezlana, Ramon Agirre eta Inazio Tolosaren eskutik. Zorrizketan euskera alkarteak antolatua. 19:30: A tres tiempos ikuskizuna, Ausartak antzerki taldearen eskutik. Irailak 10, astelehena. Bola-Lekuko jaiak 12:00-13:00: Izena emotea Paella Lehiaketan. 14:30: Paellak aurkeztea eta sariak emotea. 17:00: Umeentzako jolasak, Gaztelekukoek antolatua. 18:30: Txokolatadea. 20:00: Berbenea, Basajaun taldeagaz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).