Aikor! aldizkariak aplikazio berria kaleratu du webgunean jartzen diren artikuluak eta argazkiak zuen sakelako telefonoan edo tablet-ean ikus ditzazuen. Horrela, trenean edo autobusean zoazten bitartean Txorrierin gertatutakoak jakingo dituzue. Aplikazioa, noski, doakoa da.
Aplikazioa behar bezala ibil dadin beharrezkoak dira gauza bi: Android sisteman oinarritutako telefonoa edo tablet-a, eta datu konexioa, hau da, gailuak Internet konexioa eduki behar du. Baldintza hauek betetzen badituzue, aukera bi daude aplikazioa eskuratzeko lehenengo pausua egiteko:
- Play store-ra abiatu eta bertan Aikor! izena bilatu eta aplikazioaren orrian sartu.
- Albiste honen alboan dagoen QR kodea irakurri, eta hark berehala bideratuko zaituzte aplikazioaren orrira.
Bigarren pausua aplikazioa jaistea da. Hirugarrena instalazioa onartzea da. Eta azken pausua, Aikor! aplikazioan dauden edukiak begiratzea eta haiekin gozatzea.
Aplikazioaren lehengo bertsioa denez oraindik ez dago guztiz garatuta. Momentu honetan artikuluak, albisteak eta argazkiak ikus ditzakezue, baina etorkizunean aipamenak bidali ahal izango dituzue aplikazioaren bidez. Hori gutxi balitz, besteak beste, autobusen ordutegia eta Txorierriko denda eta zerbitzuen zerrenda kontsultatu ahal izabgo da, eta honekin batera, Txorierriko denden eskaintza bereziak eskuratzeko aukera izango duzue. Dena aplikazio bakar batean, Aikor! aplikazioan.
Baina… zer da QR kode hori?
Bere izena ingelesetik dator eta “Quick Response edo erantzun azkarreko kodea†esan nahi du. Edozein produktutan ikus dezakegun barra-kodearen antzekoa da, baina QR kodeak informazio gehiago gorde dezake. Beraz, oso erabilgarria da webgune baten helbidea gordetzeko. Gaur egun, aldizkarietan ez ezik, iragarkietan eta dendetan ere erabiltzen da, eta helbide-txarteletan ere erabili ohi da. Horrela, txartela eskuratzen duenak telefonoa atera behar baino ez du solaskidearen webgunera abiatzeko edo helbide-txartela digitala ikusteko.
QR kodea gailu ezberdinetatik irakur daiteke: ordenagailutik, sakelako telefonotik, tablet-atik, etab. Egin behar den bakarra kodea irakurtzea da, eta horretarako web-kamera, scanner-ra edo telefonoaren kamera erabil daiteke. Kodea interpretatzen duena programa bat da; Interneten asko daude eta gehienak doakoak dira.
Inoiz erabili ez baduzue, bilatu QR kodeen interpretazio programa bat eta egizue proba artikuluan edo aldizkariaren azalean dagoen kodearekin. Horrela, gainera, Aikor! aldizkariaren aplikazio berria ikusiko duzue!