Zamudioztarrak badagoz Sanmartinetarako prest

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 24a, 11:38
Argazkiak: Zamudioko Udala
Jaiei azaroaren 9an, barikuan, emongo deutsee hasierea. Arratsaldean, Bertoko taldea eta GazteElai txistu taldea kalejiran urtengo dira, eta iluntzean boxeoa egongo da frontoian. Orain dala gitxi boxeo eskola sortu da Zamudion eta haren kideek erakustaldia eskiniko dabe. Ekitaldian beste gimnasio bateko boxeolarien kontra arituko dira. Ostean, profesionalek egingo dabe burrukea. Dj Rulik, Luhartz taldeak eta Oihan Vegak musikea jarriko deutsie barikuko gauari. Umeentzako jolasak eta xake lehiaketea antolatu dira zapatu goizerako. Bazkalostean, dantzaldia izango da Hiru bat eta Erdizka lauetan taldeen eskutik. Gainera, Zamudioko Kamara Koralak bere 25. urteurrenaren haritik grabau dauen CDa aurkeztuko dau San Martin eleizan. Gauean, Bad manners, Zarama eta Trikizio taldeak igongo dira eszenatokira. San Martin domekan ospatuko dabe zamudioztarrek. Auto klasikoen kontzentrazinoaz gainera, “Zer gara gu, nor gara gu?” lehiaketaren finala izango da goizean. Bost urtetik 12 urtera bitarteko umeei zuzendutako ekimena da, eta bertan Euskal Herriaren gaineko galderak erantzun beharko dabez. Kanporaketak ludotekan egiten dabilz. Beste alde batetik, mortxilak ipiniko dira erakusgai eskola zaharrean eta eguerdian mortzila-pintxoak eskainiko dira tabernetan. Arratsaldean, umeentzako puzgarriak egongo dira eta herriko talde bik kontzertua emongo dabe. Jaiei astelehenean esango deutsee agur. Egun horretarako, mezea eta karta txapelketea antolatu dabez. Azaroak 9, barikua 18:30: Txupina eta jaien hasierea. Kartel Lehiaketaren irabazleari saria emotea. Gozokiak. 18:45: Kalejirea, Bertoko taldegaz eta Gazte Elai txistu taldeagaz. 20:00: Boxeoa, frontoian. 23:00: Kontzertuak: Dj Ruli + Luhartz + Oihan Vega. Azaroak 10, zapatua 11:00: Umeentzako jolasak, frontoian. Xake lehiaketea, frontoian. 12:30: Kalejirea. 14:00: Herri bazkaria, frontoian. 17:30: Dantzaldia, frontoian. Hiru bat eta Erdizka lauetan taldeakaz. 20:00: Zamudioko Kamara Koralaren CDa aurkeztea, San Martin eleizan. 23:00: Kontzertuak: Bad manners + Zarama + Trikizio. Azaroak 11, domeka. San Martin 11:00: Mezea. Autoak Kotxozulo aparkalekutik aterako dira. 12:30: “Zer gara gu, nor gara gu?” lehiaketaren finala, frontoian. Kalejirea. 13:00: Auto klasikoen kontzentrazinoa, eskola zaharrean. Mortzila erakusketea, eskola zaharrean. Pintxo-poteoa. 16:00: Umeentzako puzgarriak, frontoian. 19:00: Kontzertuak: Zamudioko taldeak: 6mo eta Ke4. Azaroak 12, astelehena 12:00: Mezea. 16:00: Karta txapelketea, Adintsuen etxean. Sustraiei eutsiz Jaien aurreko asteburuan, azaroaren 3an eta 4an hain zuzen be, Zamudioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokea egingo da 26. aldiz. Oso hitzordu garrantzitsua da Txorierrin zein Bizkaian eta herriraino bisitari asko etorri ohi dira. Gainera, azokea oso erakargarria da, haren barruan Bizkaiko Limusin abelgorrien Txapelketea egiten da-eta. Azoka-gunean 86 saltoki atonduko dira, eta bertan lehen sektoreko produkturik onenak jarriko dira ikusgai eta salgai: barazkiak, gaztaia, hestebeteak, gozokiak... eta, zelan ez, txakolina. Horrezaz gainera, umeentzako tailerra antolatuko da zapatuan eta parte-hartzaileek euskal okelazko hanburgesa txikiak egiten ikasiko dabe. Hanburgesen dastatzea be egongo da, eta batzen dan dirua gobernuz kanpoko erakunde bati emongo deutsie. Zamudioko ganadua eta animalia bitxiak be izango dira azokan. Azkenik, aitatu beharra dago azaroaren 2an, 3an eta 5ean idi-probak egongo dirala.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).