Literatura kritika: Euli-giroaren atzetik

Aikor aldizkaria 2014ko api. 29a, 10:38

Testua: Joserra, Derioko Liluratura Taldea

139 orrialdean: • Bederatzi ipuin. • Bederatzi istorio. • Bederatzi kondaira. • Bederatzi eleberri txiki. • Bederatzi aitzakia Uxue Alberdiren literatura ezagutzeko. Misterioz beterik, ustekabean harrapaturik, ezusteak, durduzagarriak, ez ohizkoak agertzen zaizkigu kontu sorta honetako narrazioan, hori bai, xarmaz ondo babestuak, ondo jantziak. Sekulako inbasio bat baserri batean; baserriko ohiturak hiriko bikote batentzat; herritik hirira joandako neskamearen gorabeherak; Franz Kafkaren ukitua ipuin batean, Alfred Hitchcockarena beste batean; txarto egositako dilistengatik, suizidiotik zelan libratu; ikasleen egoitza batera eramaten gaitu beste batean; dibortziatuen arazoak dakarzkigu bestean… eta abar, bederatzi osatu arte. Uxue Alberdiren estiloa ezagutzeko primeran dago. Istorio bat irakurtzean gustukoa ez baduzu, hurrengoa gertu daukazu. Uxue Alberdiren ipuinak freskuraz kantatzen dizkigu, erritmo biziarekin. Liburu hau irakurtzea merezi du. Eskatu zure liburutegian. Uxue Alberdiren beste obrak: • Aulki bat elurretan, 2007 • Aulki jokoa, 2009 • Ezin dut, 2011 • Marizikina naiz, 2012 • Txikitzen zaretenean, 2013 • Zure denboraren truke, 2013