Besteak beste, txapelketak, dantzen agerraldiak, erakustaldiak eta gastronomia arloko ekintzak antolatu dira, sei egunetan zehar jai-giroa eta parte-hartzea nagusi izan daitezan udalerrian.
Txupina barikuan botako dan arren, motorrak aurreko egunean hasiko dira berotzen. Halan, Pentagrama kultura alkarteak emonaldia eskainiko dau eguenean Kultura Etxean. Esan bezala, aurtengo San Joan jaiei ekainaren 20an, barikuan, emongo deutsee hasierea Sondikan. Handik eta ekainaren 24ra arte, jai-egitarau eder batez gozau ahalko dabe sondikoztarrek; horreek eta herrira hurbiltzen diran bisitari guztiek. Izan be, Sondikako Udalak adin-tarte eta publiko guztiei zuzendutako ekitaldiak antolatu dauz sei egunetan zehar jai-giroa eta parte-hartzea nagusi izan daitezan udalerrian.
Jaietako lehenengo egunean, esate baterako, umeentzako haur-parkea eta diskofestea egongo dira. Tortilla lehiaketea be egingo da. Eszenatokira Euskal Herriko talde inportanteenetariko batek egingo dau saltu: Su Ta Gar, gaur eta atzoko abestiak birpasauko dauzana.
Zapaturako pintura lehiaketea antolatu dabe, umeentzako apar-jaia, tiragoma lehiaketea eta dantzaldia. Eguerdian, Idiazabal gaztaia dastatzeko aukera egongo da txosnetan, eta, horren ostean, bazkaria egingo da kultura eta kirol alkarteakaz. Bazkalostea ederto girotuko dau Taberna Ibiltariak. Gauean suak botako dira eta musikea El Puchero del Hortelano taldeak ipiniko dau.
San Joan gaua
Sukalki txapelketea ohiko ekintzea da jaietan eta ha domekan egingo da. Horrezaz gainera, erakustaldi bat egongo da goizean eta hara hurbiltzen danak zura motozerragaz zelan lantzen dan ikusi ahalko dau. Arratsaldean mus txapelketea izango da eta Gorantzaileak dantza taldeak dantzen agerraldia eskainiko dau. Dj Xaiborrek musikea jarriko deutso arratsaldeari.
Astelehenean zaindariaren eguna ospatuko dabe, eta, ohikoa danez, gauean ekitaldi berezia egingo dabe suaren inguruan. Akerbeltz taldeak San Joan gaua girotuko dau. Jaiei martitzenean emongo deutsie amaierea, baina egun hori be ekitaldiz beteta etorriko jaku. Kalejirak egingo dira, haur-parkea eta jubiladuentzako kopaua. Azken trakea iluntzeko 20:30ean botako dabe.
Jai-egitaraua
Ekainak 19, eguena
19:30. Pentagrama kultura-alkartearen emonaldia, Kultura etxean.
Ekainak 20, barikua
15:00. Haur-parkea, Gorondagane guraso alkarteak antolatua.
17:00. Diskofestea, Dj Urtzagaz. Gorondagane guraso alkarteak antolatua.
20:00. Tortilla txapelketan izena emotea.
20:30. Txupina eta jaien zapiak banatzea.
21:00. Tortillak aurkeztea.
21:30. Tortilla txapelketearen sariak banatzea.
24:00. Kontzertua: Su Ta Gar.
02:00. Dj-a.
Ekainak 21, zapatua
09:00-18:30. Aire zabaleko pintura lehiaketea.
11:00. Kalejirea, Elaiak txistu taldeagaz.
13:00. Apar-jaia.
12:30. Idiazabal gaztaia dastatzea, txosnetan.
14:30. Herri bazkaria, kultura eta kirol alkarteakaz.
16:30.Taberna Ibiltaria.
17:30. Tiragoma txapelketa.
18:00. Pintura lehiaketearen sariak banatzea, Udalbatzar aretoan.
18:30. Balkoi apainduen lehiaketearen sariak banatzea, Udalbatzar aretoan.
19:30. Dantzaldia, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.
23:00. Suak.
24:00. Kontzertua: El Puchero del Hortelano.
02:00. Dj-a.
Ekainak 22, domeka
11:00. Kalejirea, Elaiak txistu taldeagaz.
12:30. Sukalki txapelketan izena emotea.
13:00. Erakustaldia: motozerra erabilita egindako zurezko lanak, Ikusgarriren eskutik.
14:30. Sukalki txapelketearen kazuelak aurkeztea.
15:00. Sukalki txapelketearen sariak banatzea.
16:30. Mus txapelketea.
18:00. Dantzen agerraldia, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.
19:30. Diskofestea, Dj Xaiborregaz.
Ekainak 23, astelehena
11:30-14:00. Haur-parkea, Ikurrinaren enparantzan.
16:30-19:00. Haur-parkea, Ikurrinaren enparantzan.
21:00. Txitxi-burruntzia.
21:00. Jaialdia, Akerbeltz taldeagaz.
22:00. Kalejirea + San Joan sua.
00:00. Jaialdia, Akerbeltz taldeagaz.
Ekainak 24, martitzena
11:30. Kalejirea, Elaiak txistu taldeagaz.
11:30-14:00. Haur-parkea, San Joan zelaian.
11:30-14:30. Kalejirea, fanfarreagaz.
12:00. Mezea eta aurreskua.
13:30. Jubiladuentzako kopaua, Jubiladuen etxean.
16:30-19:00. Haur-parkea, San Joan zelaian.
19:00. Gorritiren animaliak.
20:30. Azken trakea.