Aurreko urteetan bezala, ume, gazte zein nagusientzako ekitaldi sorta zabala ekarriko digute aurtengo jaiek: gastronomia txapelketak, kirola, musika, magia... Gainera, zapatu gauean autobus bat ipiniko da doan, gainerako herrietakoak kontzertuetara hurbil daitezen eta autorik hartu ez dezaten.
San Pedro eta Santa Luzia jaiei ekainaren 27an, barikuan, emango diote hasiera Loiun. Baina aurreko egunetan ere jai giroa egon da herrian, San Joan gaua ospatu eta Kirol Eguna egin dutelako. Loiuko Bakarrak gazte elkarteak gazteentzako herri bazkaria antolatu du barikurako, eta herri kirolak, haur zein helduentzat. Txoribikers motorzaleen elkarteak Pantxiko jaietako maskota gidatuko du bere jaitsieran, eta Gaztegunekoek irakurriko dute pregoia. Tortilla Txapelketa egingo da eta sei sari banatuko dira: 120 euro, irabazlearentzat; 80 euro, bigarrenarentzat; 60 euro, hirugarrenarentzat; 40 euro, bosgarrenarentzat; eta 20 euro, seigarrenarentzat. Gaua Salitre taldeak eta Dj batek girotuko dute.
Zapatuan, Paella Txapelketa izango da. Era berean, puzgarriak egongo dira goiz osoan zehar, eta haurrentzako ekimenak egingo dira goizean zein arrastian. Raul Gutierrez Europako Trial Bike-ko txapeldunak erakustaldia eskainiko du eta musika Egan taldearen, esne Beltza taldearen eta Oihan Vega Djaren eskutik izango da. Autobusa ipiniko da doan Txorierritik Loiura hurbiltzeko (21:00, 22:00 eta 23:00), eta etxera itzultzeko (03:00, 04:00 eta 05:00).
Kirola ekintza nagusia izango da domekan. Hala, egun horretarako antolatu dira Soka tira Txapelketa, pilota partidak, pala partidak eta aizkolarien erakustaldia. Herri bazkaria ere egingo da eta bakoitzak bere jatekoa eroan beharko du. Magiarako lekua ere egongo da eta Simon Otxandategi dantza taldeak saioa eskainiko du plazan.
Astelehena ere ekitaldiz beteta etorriko zaigu. Kalejira, pailazoak, kontzertu bat eta nagusientzako bazkaria, goizean; eta idi-probak, sardina jana eta erromeria, arrastian. Pantxikori agur esango diote gauean. Eta hurrengo urtera arte.
Ekainak 27, barikua
15:30: Gazteentzako herri bazkaria, Herriko Plazan. Loiuko Bakarrak elkarteak antolatua.
17:30: Haur eta helduentzako herri kirolak, Loiuko Bakarrak elkarteak antolatua.
19:00: Pantxikoren jaitsiera, Txoribikers taldearen eskutik.
19:30: Pregoia irakurtzea, Gazteguneren eskutik.
19:45: Kartel Lehiaketako sariak banatzea.
20:00: Dantzak, Goialde dantza taldearen eskutik.
21:00: Tortillak aurkeztea, Udaletxeko eskaileretan.
21:45: Tortilla Txapelketako sariak banatzea.
22:00: Gau dantza, Salitre taldearekin.
23:00: Pijama gaua, Loiuko Bakarrak elkarteak antolatua.
00:00: Dj bat.
01:00: Salitre taldeak.
03:00: Dj bat.
Ekainak 28, zapatua
10:00: X. Paella Txapelketa.
11:00: Haurren Pintura Lehiaketa, kirol pistan.
12:00: Haurrentzako herri jolasak eta Moltos Motorren V. Txapelketa, kirol pistan.
13:00: Raul Gutierrez Europako Trial Bike-ko txapeldunaren erakustaldia, paellen zelaian.
14:00: Paellak aurkeztea.
16:30: Apar jaia.
17:30: Mus Txapelketa.
18:00: Paella Txapelketaren sariak banatzea.
18:30: Raul Gutierrez Europako Trial Bike-ko txapeldunaren erakustaldia, paellen zelaian.
19:30: Erromeria Egan taldearekin, paellen zelaian.
22:30: Erromeria Egan taldearekin, Herriko Plazan.
01:00: Kontzertua: Esne Beltza. Ondoren, Oihan Vega.
Ekainak 29, domeka
11:00: Kalejira.
11:30: Soka-tira Euskadiko Txapelketa, paellen zelaian.
12:00: Meza.
13:00: Pilota partidak.
15:00: Herri bazkaria.
17:00: Padel Txapelketako finala.
18:00: Pala Txapelketako 3. eta 4. postuak, Irtxan taldeak antolatua.
18:30: Oliver magoa, Herriko Plazan.
19:00: Pala Txapelketako finala, Irtxan taldeak antolatua.
19:30: 5-14 urte bitartekoei argazkia ateratzea, Udaletxeko eskaileretan. Loiu Laztana elkartearen eskutik.
20:00: Aizkolarien erakustaldia, Herriko Plazan.
21:00: Simon Otxandategi dantza taldea, Herriko Plazan.
Ekainak 30, astelehena
10:30: Kalejira.
11:00: Kiki eta Koko pailazoak.
12.00: Meza eta kontzertua, Pello Guallaren eskutik.
13:00: Aurreskua.
14:30: Nagusientzako bazkaria, frontoian. Ondoren, Los 5 Bilbaínos eta IV. Dantza Txapelketa.
18:00: Idi-probak, Larrakoetxe kirol taldeak antolatuak.
19:30: Loiuri buruzko filma, liburutegian. Loiu laztana elkartearen eskutik.
20:30: Sardina jana eta erromeria, Lotxo taldearekin.
22:30: Pantxikori agur esatea.