Musikea, txapelketak, dantzak, kirola, kontzertuak... Sanmartinek osagai guztiak eukiko dabez jai ederrak izateko. Nekazaritza eta Abeltzaitza Azokeak, aurtengoa 29.a izango dana, motorrak berotuko dauz asteburu honetan.
Zamudioko azokeak Alemaniako zaporea ekarriko deusku aurten; izan be, azaroaren 1ean November festea egingo da. Han saltxitxak eta garagardaoa dastatzeko aukerea eukiko dogu. Horrezaz gainera, Txokolate, Gozoki eta Artisautza Azokea egingo da eta hasierea emongo jako Limusin errazako Abelgorrien Txapelketeari. Azokearen egun nagusia hurrengo egunean, domekan, izango da. Aurrekoetan moduan, baserritarrek euren produkturik onenak eroango dabez Zamudiora, eta, horrezaz gainera, abelgorrien txapelketearen sari nagusiak emango dira. Bestalde, idi-probak egongo dira barikuan, zapatuan eta astelehenean.
Jaiak iragarten dauzan txupina azaroaren 7an, barikuan, botako da. Jaiok hilaren 11ra arte iraungo dabe. Barikuan Zamudizar txapelketea egingo da. Zer dan hori? Ba, gura dauanak bere abileziak aurkeztu ahalko ditu jendaurrean, abestu, txisteak kontatu, dantzatu... Mozorro txapelketea be izango da, aurrekoari lotuta egongo dana. Musikea Garagilak 26 taldearen esku egongo da.
Gastronomia arloko txapelketak eukiko doguz zapatuan: porrusalda txapeleketea, goizean; eta tortilla, arratsaldean. Zamudioko Kamara Koralak eta Pentagrama Sondikako akordeoi taldeak emonaldia eskainiko dabe eleizan iluntzean; eszenatoki nagusira Artxoak, Vendetta eta Trikizio taldeak igoko dira gauean.
Eskupelota partidak izango dira domeka goizeko ekitaldi nagusiak; eta euskal dantzen alardea, arratsaldekoa. Astelehenean mus eta briska txapelketak egongo dira eta martitzenean, Zaindariaren eguna ospatzeko, mezea emongo da eleizan.
Egitaraua
Urriak 31, barikua
20:30: Idi-probak.
XXIX. Azoka
Azaroak 1, zapatua
II. Txokolate, Gozoki eta Artisautza Azokea.
Bizkaiko Limusin errazako Abelgorrien XV. Txapelketea.
10:30: Ganadua pisatzea.
11:00: Abere lehiaketea (emeak).
12:00: November-festea: saltxitxak eta garagardaoa dastatzea.
17:00: Abere lehiaketea (arrak).
20:30: Idi-probak.
Azaroak 2, domeka
10:00: Limusin abelgorrien, Zamudioko ganaduaren eta nekazaritza produktuen erakusketea.
11:00: Bizkaiko Limusin errazako Abelgorrien XV. Txapelketearen enkantea.
12:00: Idiazabal gaztaiaren dastaketea komentauko da.
Bizkaiko Limusin errazako Abelgorrien XV. Txapelketearen behi, zezen eta ganadutegi onena aukeratzea.
13:00: Bizkaiko Limusin errazako Abelgorrien XV. Txapelketearen sariak banatuko dira.
13:30: Nekazaritza Lehiaketearen eta Emakume baserritarra Argazki lehiaketearen sariak emongo dira.
Azaroak 3, astelehena
20:30: Idi-probak.
Azaroak 7, barikua. Mozorro Eguna
17:30: Mortzila txapelketa-erakusketea.
19:00: Txupina eta gozokiak.
19:05: Sanmartinetako kartel irabazleari saria emotea.
19:15: Kalejirea, Bertokogaz eta Gazte Elai txistu taldeagaz.
20:00: Mozorro txapelketea eta Zamudizar txapelketea, Oihan Vegagaz.
23:00: Kontzertua: Garagilak 26.
Azaroak 8, zapatua
11:00: Kalejirea, Gazte Elai txistu taldeagaz.
Umeentzako jolasak.
14:00: Koadrilen arteko porrusalda txapelketea eta herri bazkaria, frontoian.
18:00: Txaranga, Zamudioko kaleetatik.
20:00: San Martín XXVI. kontzertua: Pentagrama Sondikako akordeoi taldea eta Zamudioko Kamara Korala, San Martin eleizan.
23:00: Kontzertuak: Artxoak + Vendetta + Trikizio.
Azaroak 9, domeka
10:00: Eskolartekoen eskupelota partiduak, frontoian.
12:00: Lau eta erdiko eskupelota finala, frontoian.
13:00: Euskal dantzak, Hiru Bat taldegaz.
17:00: Gazteentzako tartea.
18:00etan, umore bakarrizketea, eskolan: “El regreso de Patxi”
Azaroak 10, astelehena
16:00: Mus eta briska txapelketea, Adintsuen etxean.
Azaroak 11. San Martin
12:00: Mezea. Ostean, kopaua.
14:00: Herri bazkaria, Truiuondo egoitzan.
16:00etan, umeentzako puzgarriak
18:00etan, umeentzako antzerkia