DATen erretratu robota

Aikor aldizkaria 2015ko urt. 28a, 10:12

a: DAT

Derioko Argazkilaritza Taldeak (DAT) erakusketa bat egin zuen abenduaren 18tik urtarrilaren 19ra bitartean, Derioko Kultur Birikan, horretarako Udalaren laguntza jasorik. Erakusketan hainbat argazki ipini ziren ikusgai, koloretan zein zuri-beltzean. Argazkilariak afizionatuak izan arren, aitortu beharra dago argazki ikusgarriak aurkeztu zituztela. Erakusketak erretratua hartu zuen gai nagusitzat, baina beste gai batzuk ere jorratu ziren. Erakusketara joaterik izan ez zenutenok aukera ederra duzue orain erakusketaz gozatzeko, eta argazkiak zuzenean ikusi dituzuenok berriro disfrutatu ahal izango duzue haietaz. Hona hemen Derioko Argazkilaritza Taldeko erretratu robota.