Bikingoek hartu dute Txorierri?

Aikor aldizkaria 2015ko ots. 24a, 09:53

Argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti www.flickr.com/photos/jongoikoh

Bai, eta Freddy Krugerrek, eta Malefikak, eta sorginek, eta mexikarrek, eta indiarrek, eta arrantzaleek... Baina ez kezkatu, larria izan ez da-eta. Inauteriak izan dira otsailean, bailaran, eta maskarak eta mozorroak atera ditugu kalera. Aukera ona ondo pasatzeko eta egun batzuetan beste pertsonaia batzuk izateko.