UDAL HAUTESKUNDEAK 2015

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 5a, 15:31

Maiatzaren 24an, udal eta foru hauteskundeak izango dira Euskal Autonomi Erkidegoan. Txorierrin, 19.153 lagunek dute botoa emateko eskubidea; eta 19.193 lagunek, Erandion. Aurreko hauteskundeetan, Txorierriko hautesleen % 72,79k eman zuten botoa; eta Erandioko hautesleen % 58,51ek. Aikor! aldizkariak beren proposamenak azaltzeko gonbidapena egin die Txorierrin, hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdiei, eta EAJ eta EH Bilduko alkategaiek erantzun digute. Hurrengo orrialdeotan alkategaiok datozen lau urteetarako dituzten asmoen ildo nagusiak ezagutuko ditugu.