Gazteentzako eguna egongo da eta, San Joan gauean, kalejira berezia egingo da liburutegitik izen bereko landaraino. Argi-zuziak protagonista izango dira ekintza horretan
Sondikan dana daukie prest San Joan jaiez disfrutetako. Udaletik kontau deuskuen moduan, ekainaren 19tik 24ra bitartean, sondikoztar guztiei zuzendutako ekitaldi sorta zabala egongo da herrian; esaterako, txapelketak, kirola, jolasak, dantzak eta musikea. “Sondikoztar guztiontzako ekitaldiak dira. Sondikoztar guztiontzat, eta bertoraino hurbiltzen dan edonorentzat, mundu guztiari egiten deutsagulako jaietan parte hartzeko konbitea: herritarrei, jakina, baina beste herrietako lagunei be bai”.
Pregoia barikuan botako dabe, 20:30ean, eta zapiak be banatuko ditue. Egun horretarako, umeentzako jolasak eta tortilla txapelketea antolatu dira. Tortilla txapelketea parte-hartze handia dauan ekintzea da. Musikea Hira eta La Fuga taldeek ipiniko dabe.
Zapatuan, Frontenis txapelketea egingo da lehenengo aldiz eta, esan deuskuenaren arabera, bertan 24-36 bikotek parte hartzea espero dabe. Balkoi eta leiho apainduen lehiaketako sariak be banatuko dira zapatuan. Lehieketea martxan ipini da jadanik, eta 120 lagunek emon dabe izena. Epaileek zapatuan jakinarazoko dabe euren eretxia. Horrezaz gainera, kalejirea, apar-jaia, herri bazkaria, dantzen agerraldia eta suak egongo dira. Eszenatokira Urtz taldea igongo da.
Domeka goizean, kalejirea, tiragoma txapelketea, eta auto eta motor erakusketea izango dira. Sukalki txapelketea be, gero eta arrakasta handiagoa daukana, domekan egingo da. Horrezaz gainera, Sondikan Berton merkatarien alkarteak ekintza berezi bat antolatu dau: puxikak askatuko ditue eta hareen barruan sustapenak eta sari bereziak dituen txartelak egongo dira. Arratsaldean, mus txapelketea, dantzen agerraldia eta diskofestea egongo dira.
Barratxu argidunak, gaztetxoentzat
Astelehena gazteen eguna izango da. “Herriko gazteakaz ipini ginan harremanetan, eta galdetu geuntsen jaietan zer egin gura eben. Guztion artean hareei zuzendutako programa bat adostu dogu eta elektrotxarangea, jolasak, bazkaria eta skate txapelketea antolatu doguz. Herriko musika taldeek be kontzertua eskiniko dabe. Espero dogu egun horretan oso giro polita egotea”.
Martizenean, San Joan gaua ospatuko da eta, beraz, oso egun berezia izango da Sondikan. “Igaz kalejira bat egin genduan Udaletxetik San Joan landaraino eta parte-hartzaileek argi-zuzi bana eroan eben. Guztira, 900 argi-zuzi banatu genduzan eta oso ikusgarria izan zan. Baita arrakastatsua be. Nobedade bi egongo dira aurten: alde batetik, ibilpidea liburutegian hasiko dogu; eta bestetik, ume eta gaztetxoei barratxu argidunak emongo deutseguz, hareentzat seguruagoak diralako”. San Joan landan sua biztuko dabe. Gaua Oihan Vega dj-ak girotuko dau.
Mobimendu handiko bost egunen ostean, eguaztenean amierea emongo deutsee jaiei. Besteak beste, umeentzako jolas parkea, jubiladuentzako kopaua eta kalejirak egongo dira. Azken trakea iluntzeko 8,30etan botako dabe. “Bestalde, jai-guneari jagokonez, hori betiko moduan antolatuko da. Karpa handi bat ipiniko da San Joan landan, eta halan ziurtatuko dogu, eguraldi txarra eginez gero, ekintza gehienak lasai egin ahal izango doguzala. Ekintza gehienak landan izango dira, baina beste batzuk herriko beste leku batzuetara eroango dira; esate baterako, umeentzako puzgarriak”.
Jai egitarauaEkainak 19, barikua
15:30-17:00: Umeentzako jolas parkea, Gorondagane guraso alkarteak antolatua.
17-00-19:00: Diskofesta, Dj Urtzagaz. Gorondagane guraso alkarteak antolatua.
20:00: Tortilla txapelketan izena emotea.
20:30: Txupinazoa eta jaietako zapiak banatzea.
21:00: Tortillak aurkeztea.
21:30: Tortilla txapelketako sariak emotea.
22:30: Kontzertua: Hira taldea.
24:00: Kontzertua: La Fuga taldea.
02:00: Dj animatzailea.
Ekainak 20, zapatua
09:00-18:30: Aire zabaleko pintura lehiaketea.
09:00-18:30: “Joan Deuna” I. Frontenis Txapelketea, Hegalariak taldeak antolatua.
11:00: Kalejirea, Ipar-Elaiak txistu taldeagaz.
13:00: Apar-jaia.
13:30: Idiazabal gaztaia dastatzea, txosnetan.
14:30: Herri bazkaria, kultura eta kirol alkarteakaz.
16:30: Zumba eta karate erakustaldiak.
17:00: Inter-Gazte Trivial finalaurrekoa, Mankomunidadeak antolatua.
18:00: Aire zabaleko pintura lehiaketako sariak banatzea, Udalbatzar aretoan.
18:30: Balkoi eta leiho apainduen lehiaketako sariak banatzea, Udalbatzar aretoan.
19:30: Dantza agerraldia, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.
23:00: Suak.
24:00: Kontzertua: Urtz taldea.
02:00: Dj animatzailea.
Ekainak 21, domeka
11:00: Kalejirea, Ipar-Elaiak txistu taldeagaz.
11:00: Tiragoma txapelketea.
12:00: Auto eta motor erakusketea, Sondika Motor alkarteak eta Hegalariak taldeak antolatua.
12:00: Sukalki txapelketan izena emotea.
13:00: Sondikan Berton alkartearen ekintzea.
14:30: Sukalki txapelketako kazuelak aurkeztea.
15:00: Sukalki txapelketako sariak banatzea.
16:30: Mus txapelketea.
18:00: Dantza agerraldia, Gorantzaileak dantza taldeak antolatua.
19:30: Diskofestea, Dj Xaiborregaz.
Ekainak 22, astelehena
12:30: Elektrotxarangea, herritik.
13:00: Gazteentzako jolasak eta bazkaria, landan.
18:00: Skate txapelketea.
21:00: Herriko musika taldeen kontzertua.
Ekainak 23, martitzena
11:30-14:00: Umeentzako jolas parkea, Ikurrinaren enparantzan.
16:30-19:00: Umeentzako jolas parkea, Ikurrinaren enparantzan.
19:30: Pentagrama akordeoi taldearen emonaldia.
21:30: Argi-zuziak banatzea, liburutegian.
22:00: Kalejirea eta San Joan sua.
24:00: Dj Oihan Vega eta txokolatadea, txosnetan.
Ekainak 24, eguaztena
11:30-14:00: Umeentzako jolas parkea, San Joan zelaian.
11:30-14:30: Kalejirea, fanfarreagaz.
12:00: Mezea eta aurreskua.
13:00: Kalejirea, Ipar-Elaiak txistu taldeagaz.
13:30: Jubiladuentzako kopaua.
16:30-19:00: Umeentzako jolas parkea, San Joan zelaian.
19:00: Gorritiren animaliak.
20:30: Azken trakea.