Beti zurekin!

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 10a, 14:26

Athletic Clubek Kopako finala jokatu zuen maiatzaren 30ean, Bartzelonan. Talde zurigorriak maila eskasa eskaini zuen partida osoan zehar eta 3-1 galdu zuen Bartzelonaren kontra. Kataluniarrak argi eta garbi nagusitu ziren berdegunean, baina harmailetan zein kaleetan zaletu zurigorriak jaun eta jabe izan ziren. Zaletuak Athleticen jokalariak baino askoz finago ibili ziren, bai horixe! Bartzelona Euskal Herritik 600 kilometrora egon arren, milaka eta milaka athleticzale abiatu ziren Cataluniako hiriburura, eta agerian utzi zuten talde bilbotarrarekin duten fideltasuna ez duela mugarik. Marea zorigorri horretan hainbat eta hainbat txorierritar murgildu ziren eta maiatzaren 30ean jai-eguna egin zuten: batzuk Bartzelonan bertan, eta beste batzuk, etxean edo txokoan. Guztiak, lagunekin batera. Zuetako batzuek egun berezi horren argazkiak bidali dizkiguzue, eta hona hemen adibide batzuk.