Liburu dibertigarria irakurri nahi baduzu, Greg Heffleyren egunerokoarekin has zintezke. Liburu honen egilea Jeff Kinney da, eta hasiera batean, berak ez zuen pentsatu egindako istorio bildumatik eta marrazkietatik liburu bat aterako zenik ; baina, oso arrakastatsuak izan ziren eta azkenean liburua argitaratu zuen. Greg gizajo baten egunkaria izan zen lehen liburua, 2006. urtean argitaratu zen bilduma luze baten hasiera. Liburua oso-oso dibertigarria da eta arin irakurtzen da, gainera Jeff Kinney marrazkilaria da ogibidez eta liburuan agertzen diren marrazkiak oso onak dira.
Protagonista nagusia Greg Heffley da eta institutuko ikaslea da,bigarren mailakoa. Gregek familia “ arrunta” du eta hiru anaietan erdikoa da. Amak aholkatzen dio egunerokoa idaztea, handitan ospetsu egiten denean, ez dadin ibili jendeari bere bizitza azaltzen behin eta berriro. Hasieran, ideiari ez deritzo ondo , baina egunak aurrera joan ahala zaletu egiten da, eta egun guztietan gertatzen zaiona eta sentitzen duena idazten du. Umorez kontatzen du zelango bizimodua daroan institutuan eta etxean, eta barre besterik ezin duzu egin dauzkan ateraldiekin.
Greg-en liburuak gustatuz gero, baduzue aukera pelikula ikusteko eta Interneten bere orrian sartzeko eta jolasteko.
Irakur ezazue eta konturatuko zarete zergatik egin zen hain famatu Greg eta zergatik gustatzen zaion hainbeste mundu osoko gazte jendeari.