Lagun berriak bidean

Aikor aldizkaria 2015ko ira. 25a, 12:56

Testua eta argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti www.atomikastudio.com

Arraroa da Txorierrin atzerritarrik ez ikustea, batez ere Larrabetzu eta Zamudio bitartean. Chris Aschke (Alemania), Tomas Salvador (Portugal), Kristy Bates (Colorado, AEB) eta Ida Nordin (Suezia) ezezagunak ziren Done Jakue bidea hasi baino lehen. Bideak elkartu zituen. Zamudioko Udaletxeko plazara heldu orduko, euren esperientziak elkartrukatzen ari ziren Lezama-Bilbo bitarteko etapan.