Borja Canibe Galina, dibertsioa oholean

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 27a, 10:00

Argazkia eta testua: Argazkia: Jon Goikouria Larrabeiti / www.atomikastudio.com / facebook.com/atomikastudio

20 urteko gazte lezamarra Sondikara hurbiltzen da sarritan bere hobbya praktikatzera. “Lezaman ez dago kirol hau praktikatzeko toki aproposik; egokiena eta etxetik hurbilena Sondikan dago”. Borja Argazki zuzendaritza ikasten dabil Euskal Herriko Zinema Eskolan (EHZE) eta bi urte daramatza oholaren gainean. “Ez dut inolako lehiaketan parte hartu. Serio hartuko banu ez litzateke hain dibertigarria izango. Kirol hau debalde praktikatzeko da, nire ustez”.