Txorierri BHI Institutua eta Baserri Antzokia (II)

Aikor aldizkaria 2016ko ots. 5a, 10:32
Testua: Juan Luis Goikoetxea; irudia: Aritz Albaizar
Jesus Altuna antropologo ospetsuak zioen, iraganarekin bat datorren etorkizuna sortu behar dugula. Gaurko gaian, auzolanak garrantzi handia izan duela gure etnian. “Gogoratzen naiz -dio- orain dela hogeita bost urte, Garesko plazako sarreran irakurritakoa: Esta plaza se ha renovado en auzolan“. Gainera, itauntzen du: “Kooperatibismoa ere non dago zabaldua? Hemen, ezta?“. Beraz, haren berbak geure eginez, “iraganarekin bat datorren etorkizuna sortu behar dugu auzolanaren gaian ere“. Txorierriko haranean badira gune bi -beste askoren artean-, zeinetan iraganak eta etorkizunak topo egiten duten, alegia, Txorierri Institutua eta Baserri Antzokia. Esan ohi du Angel Serranok -Gurasoen Elkarteetako leader historikoak-: “Txorierriko eskoletako IGE/AMPAko gurasoen parte-hartze zuzenik barik ez litzateke existituko institutua“. Zer dela-eta? Bada, erakunde publikoen hasierako erantzuna honelakoa izan zelako: “Zentro pribatu asko da inguruan batxilerra egiteko; zertarako institutua?“. Geroago, eraikuntza zutik zenean, hasieretako irakasle batzuk Gasteizera jo eta Institutua D Ereduko bilaka zedin lortu genuen. Horretarako arrazoia? Ikastolarik ez geneukala Txorierrin. Eta Baserri Antzokia? Antzeko auzolana, irakurle. Desberdintasuna, instituturako amak eta aitak ekin zutela, eta BANerako talde eragile jakin batek jardun izan duela. Berba laburretan adierazirik, berez, nonor itaurrean izan ez balitz ez zela sortuko Baserri Antzokia ere, ezen alkate batek esan baitzuen: “Baina, euskararen alde zer gehiago egin leiteke? Ez dogu nahiko egiten ala?“ Etorkizuna geure esku ere badago. Laissez fair, laissez passer oihanetarako eder duzu, lagun; ez, ostera, hizkuntzetarako nahiz kulturarako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).