Argazkia eta testua: Jon Goikouria Larrabeiti / etomikastudio.com - facebook.com/atomikastudio
Proiektu zoro gehienekin gertatzen den bezala, Goiznabarri eta lagun batzuei parrandan zeudela etorri zitzaien burura munduari bira emateko ideia. Zergatik ez? Garai hartan, lanean eta ikasten zebilen aldi berean, eta deskonektatu beharra zuen. Dena bertan behera utzi eta bi urtean mundutik zehar paseoan ibili zen EHUren laguntzarekin. Gauza asko pasa daitezke urte bitan, eta berez gertatu ziren: besteak beste, hiru bizikleta izan ditu hanka artean, eta auto batek harrapatu egin zuen Milanon, eta Bilbora itzuli behar izan zuen belauna operatzeko. Baina horrek ez zuen gaztea geldiarazi eta errekuperatu ostean, berriro ekin zion bidaiari. Ikus-entzunezko komunikazioko azken kurtsoko ikaslea da eta gaur egun bidaiaren dokumentala editatzen dabil.