EAJ nagusi Txorierrin

Aikor aldizkaria 2016ko ira. 26a, 12:09

Eusko Alderdi Jeltzalea izan da boz gehien jaso duen alderdia irailaren 25ean egin ziren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan. Ondorioz, EAJ-k 29 eserleku lortuko ditu Gasteizen, aurrekoetan baino bi gehiago; EH Bilduk, 17, hau da 2012an baino lau gutxiago; Elkarrekin Podemosek, 11; eta PSE-EEk (zazpi galdu ditu) eta PPk (eserleku bat galdu du), 9. UPyD, aldiz, ez du bere eserlekuari eusteko gauza izan eta ordezkaririk gabe gelditu da. Txorierriri dagokionez, emaitza antzekoak izan dira. EAJ-k herri guztietan irabazi du, Larrabetzun izan ezik. Han EH Bilduk lortu du babes handiena. Hurrengo taula hauetan, emaitzak, herriz-herri.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).