Prestatzeko era
Tipula gurinean sueztitu. Onddoak zatitu, eta sueztitu dugunari gehitu. Kozinatu. Irina eta esnea gehitu, horrekin guztiarekin bexamela sortuz. Erreserbatu.
Hezurrik gabeko olibak mikrouhin-labean sartu 8 minutuan, gehienezko potentzian. Horrela, deshidratatu egingo dira. Gero, tomateak galdarraztatu, zuritu eta oliotan konfitatu. Gazta apur bat ebaki eta zati finetan zuritu, zuritzaile arrunt batekin.
Zainzuriak bete, irinaz estali eta irabiaturiko arraultzarekin nahastu. Ondoren, platera prestatuko dugu: errukula gatzozpinduko dugu ozpin-olio neutro batekin.