Gabonetako menua

Aikor aldizkaria 2017ko urt. 5a, 13:44

a: hotelcondeduque.com

Sarrera: Zainzuri zurien pudina

 

Osagaiak

Zainzuri lata bat

5 arrautza

200 ml esnegain

Piperbaltz zuri apur bat

Gatza

Gurina eta ogi birrindua, molderako

Prestetako erea

Prestatu moldea, gurinez uruneztatua. Txikitu zainzuriak, nahastau beste osagaiak eta gehitu txikitutako zainzuriak. Irabiatu ondo eta bota moldera. Jarraian, sartu laba beroan, Maria bainuan: 160º-tan, 60-70 minutuz.

Ondoren, hotz dagoenean, atara moldetik eta moztu xerretan. Zerbitzerakoan, lagundu maionesagaz edo pikillo-piperren saltseagaz.

Pikillo-saltsea egiteko

Kipula txiki bat erregosi olio apur bategaz. Gehitu 8 pikillo-piperrak eta bost minutuz kozinatu. Horri gehitu 200 ml esnegain eta gatz apur bat. Ondo irabiatu. Saltsea prest dago.

 

Lehen platera: erreboiloa, txakolin erara

Osagaiak

2 kg-ko erreboilo bat (garbituta eta xerratan ebakita)

3 berakatz atal

400 gr almeja

200 gr ganba (garbituta)

250 ml txakolin

Perejila eta gazta

Oliba olio zurrusta bat

 

Prestetako erea

Buztinezko eltze baten, ipini olioa, berotu, eta bota berakatzak. Kolorea hartzen hasten direnean, sartu erreboiloa, xerra gatzeztatuak, almejak eta 125 ml txakolin.

Beste alde batetik, erre arraina su erdian, noizbehinka eraginez eta buelta emonez, zazpi minutu inguru. Jarraian, bota falta dan txakolina. Gehitu ganbak eta perejila. Eragin eta itxi beste 3-4 minutu, saltsea ligatu arte.

Gatza gehitu, faltan badago, eta zerbitzatu.

 

Postrea: sagar pudina

8 lagunentzako

 

Osagaiak

500 ml esne

250 ml esnegain

3 molde ogi xerra

5 arrautz

200 gr azukre

Erregineta sagar handi bi (garbitu, txikitu eta ur apur bategaz egositakoak)

 

Prestetako erea

Alde batetik, karamelizatu labako pudin molde bat. Beste alde batetik, beratu ogia esnetan ordu laurden inguru. Nahastau eta irabiatu arrautzak, esnegaina eta azukrea. Azkenik, bota sagarrak eta esnea ogiagaz moldera, dana ondo nahastauta.

Sartu laba beroan, 175º-tan, Maria bainuan, 45-60 minutuz. Eginda dagoela ikusi arte, itxi laban bertan, hotzitu arte. Hurrengo egunean aterako dogu moldetik.

Erlazionatuak

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).