Mihi-arrain trontzo-zatiak Wakame algekin

Mihi-arrain trontzo-zatiak Wakame algekin

Eduardo Delgadoren eskutik.

Osagaiak

Mihi-arrain trontzo zati bi (txikiak eta garbituak)

Wuakame alga (belar-dendetan edo supermerkatuetan topa daitezke)

Ura

Olioa

Gatza

3,5 gr soja-lezitina

Eneldoa

Prestatzeko era

Prestatu salda mihi-arrainaren arantzekin, algekin eta eneldoarekin, eta erreserbatu.

Atera algak saldatik eta salteatu. Salda banatu beharra dago: % 10a alde batera utzi behar da. Gainerakoari dagokionez, berotu egin behar da eta, 60º-ra heltzean, soja-lezitina gehitu behar zaio: salda lezitinagaz emultsionau behar dugu airea sortu ahal izateko.

Jarraian, markatu mihi-arrain trontzoak eta salteatu algak oliotan.

Platerean jartzeko, egin hau: isuri azpiko aldean ta jarri algak horren gainean. Muntatu mihi-arrain trontzoak algen gainean. Azkenik, jarri airea trontzoen gainean, kontu handiz.

Erlazionatuak

Roquefort tarta gazia

Txorierri

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).