Ekimena Gaztedi Bizkaia programaren barruan dago, eta bere helburua izan da enpresen eta lan bila dabiltzan, edo haien ibilbide profesionalaren norabidea aldatu nahi duten gazteen arteko topaleku bat sortzea. Antolatzaileek arrakastatsutzat jo dute azoka, bertan guztira 1.500 gazte batu zirelako. “Enpresek ondo prestatutako gazteengana jo nahi dute, euren etorkizuna bermatzeko”, esan zuen Igotz López Txorierriko Mankomunitatearen presidenteak.
“Bizkaia lagun guztiei aukerak eskaintzen dizkien lurraldea da eta azoka bezalako ekimenak funtsezkoak dira eskaintza horiek jakinarazteko”, aipatu zuen Jonathan Moreno Foru Aldundiko ordezkariak. Azokan hainbat lagunek hartu zuten parte: besteak beste, Alex Loustanau, EGAZ Txorierriko zuzendaria; Izaskun Uriarte, Lanbide eskualdeko zuzendaria; eta Txorierriko alkateak: Derioko Esther Apraiz, Behargintza Txorierriko presidentea eredena; Lezamako Jon Ander Aurrekoetxea; Loiuko Josu Andoni Begoña; Sondikako Xabier Zubiaur; eta Larrabetzuko Iñigo Gaztelu.
Gainera, aditu batzuk aritu ziren jardunaldian. Esate baterako, “Lan merkatuaren azterketa, sektore estrategikoa” mahai-ingurua egin zen eta bertan puntako sektoreetako eskualdeko lagunek jardun zuten: María Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko managing director; Mario Bilbao Gorrino, ZTEko Giza Baliabideen, Harreman Publikoen eta Komunikazioaren zuzendaria; Carlos Ibáñez Avendaño, Naguspeako zuzendari kudeatzailea; José María Bilbao, ITP Training Manager; Óscar Pérez, Matrici S. Coop. enpresako arduraduna; eta Benjamín Rosende, RDT Engineers enpresaren sortzailea eta exekutibo nagusia. Horiek lan aukerei buruz hitz egin zuten eta zenbait gai azpimarratu zituzten: hizkuntzak, lan-taldea, malgutasuna, espezialitate-hezkuntza...