“Bizkaiko enpresekin mundura” proiektuak nazioartekotzeko aukera ematen die enpresa txikiei

Aikor aldizkaria 2018ko urt. 15a, 12:22

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak “Bizkaiko enpresekin mundura” proiektua bultzatuko du Txorierrin. Horrek lagunduko die Enpresa Ertain eta Txikiei (ETE) nazioartekotzen eta merkatu berrietarako sarrera sustatzen. 

Beraz, Bizkaiko hogei enpresa inguruk hiru merkataritza-misiotan hartuko dute atzerrian. Eta bidaia horietan, enpresa bakoitzak kontaktu-agenda indibidualizatua izango du, merkataritzako harremanak hasteko edo hedatu ahal izateko. Zehazki, Mexiko Hiria, Kolonbia eta Alemania bisitatuko dira, batez ere eraikuntzaren edo metal mekanikoaren sektoreko enpresak.

Ekimena Txorierrin ez ezik, Meatzaldean, Mungialdean eta Enkarterrin ere garatuko da, tokian tokiko garapen-agentzien laguntzarekin. “Bizkaiko enpresekin mundura” Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Partzuergoen Sustapen Programaren baitan dago, eta Garapenen Nazioartekotze Estrategia du ardatz, 2013an onartua; hala, hauek dira helburu nagusiak: lankidetza sustatzea eta beste lurralde batzuekin harremanetan sartzea, toki-garapenaren esparruan, eta enpresen nazioartekotzea bultzatzea.

Urtarrilaren 30ean, aipatutako herrialdeek eskaintzen dituzten aukeren berri emateko jardunaldia egingo da. Bertan, hiru herrialdeetako ordezkariak izango dira, nork bere errealitatea azaltzeko. Jardunaldia 9:00etan hasiko da, Ortuellako Kultur Etxean (OKE), Catalina Gibaja kaleko 10.ean.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).