Enpresa ideiak garatzeko laguntzak

Aikor aldizkaria 2018ko urt. 24a, 12:36

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, diru-laguntzak emango dituzte tokiko proiektu ekintzaileak garatzeko. 

Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren lagunei daude zuzenduta. Horiek aholkularitza espezializatua jasoko dute hiru hilabetean, enpresa-ideia garatzeko edo enpresa martxan jartzeko.

Eskariak otsailaren 22ra arte aurkez daitezke EGAZ Txorierrin. Gehienez 24 diru-laguntza emango dira enpresa ideiak garatzeko; eta 12 diru-laguntza, negozioak martxan jartzeko. Gutxienez eskaera aurkezten duten emakumeen ekintzaileen %40k jasoko dute diru-laguntza.

Negozio ideiak garatzeko, 1.000 euroko laguntza emango da pertsonako; eta 1.500 euroko laguntza laguneko, proiektu berriak abian ipintzeko. Laguntzak % 15 handitu ahalko dira, sustatzaileak 18 urtetik 30 urtera bitartekoak badira, edo sustatzailea emakumezkoa bada.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).