Martxoak 8

Emakume txorierritarrek ere egin dute planto

Aikor aldizkaria 2018ko mar. 8a, 13:31

Gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta, horren haritik, mugimendu feministak grebara deitu du mundu mailan. Euskal Herrian eta noski Txorierrin ere egon dira plantoak eta lanuzteak. Txorierriko elkarte feministek (Koxak, Derion; Zapata Gorriak, Zamudion; Moreak, Lezaman; eta Zutunik!, Larrabetzun), taldeek eta erakundeek ekintzak antolatu dituzte Martxoaren 8a dela-eta. Horietako bat auto-karabana izan da, emakumeen aldarrikapenak bailarako txoko guztietara eramateko.

Feministek emakume guztiei, etxean zein etxetik kanpo lan egiten dutenei, egin diete gonbidapena ekimenarekin bat egiteko, euren lanaren balioa eta beharra ikusgai ipintzeko. “Oso pozik gaude, uste dugu egun hau inflexio-puntua dela borroka feministan eta horrek pentsarazi egin beharko diela agente politikoei zein instituzioei. Gaur emakumeok planto egiten dugu, gu barik mundua gelditzen baita; baina argi dago bihartik aurrera mundua berriro martxan jarriko dela eta gure bizitzek arriskuan jarraitzen dutela. Beraz, egun honetatik aurrera ezin izango da beste alde batera begiratu”, esan du Euskal Herriko mugimendu feministak, ohar batean.

Erlazionatuak

Txorierriko emakumeek be planto!

Aikor aldizkaria 2018 mar 05 Txorierri

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).