Belatz, Dekot, Zizel eta Nau taldeak, Banden Lehiako finalistak

Aikor aldizkaria 2018ko urr. 30a, 13:03

Aurten, Azkue Fundazioak Banden Lehia musika txapelketa antolatu du hamargarren aldiz. Hasieran, 14 taldek eman zuten izena eta haietako lauk lortu dute finalerako sailkapena. Epaimahaiak hiru hautatu ditu: Maruri-Jatabeko Dekot; Azkoitiako Zizel; eta Donibane-Lezoko Nau. Azkena, Belatz, publikoak aukeratu du.

Finala azaroaren 17an egingo da Bilbon, Bilborock aretoan, 17:30etatik aurrera. Finalista bakoitzak zuzeneko kontzertu bana eskainiko du eta guztiek bukatutakoan, irabazlearen izena iragarriko da. Erabaki hori epaimahaia eta publikoaren artean hartuko dute. Finala publikora dago zabalik, eta lau talde finalistez gain Haxotz, Larregi, Zazkel, Aneguria eta Ze esatek! taldeek ere eskainiko dute kontzertua, doan.  

Lehiaketak euskal musika sustatzea du helburu, batez ere zaletu mailan. Antolatzaileek adierazi dute aurten bereziki anitzak izan dira taldeak, jatorri zein estilo aldetik. Izan ere, Hego Euskal Herriko taldeez gain, Iparraldeko talde batek ere eman du izena. Estiloari dagokionez, zenbait erritmo lantzen dituzten taldeek hartu dute parte lehian: rocka, folka, industriala, metala, alternative punka, popa, countrya…

Erlazionatuak

X. Banden Lehia, martxan

Aikor aldizkaria 2018 urr 03 Txorierri

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).