Gaitasun digitalei heltzeko ikastaroa hezkuntzan dabiltzan lagunentzat da, eta DIGCOMP markoak irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkien gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak ematea du helburu.
Mundu digitala ulertarazteaz gainera, ikastaroak sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkie parte-hartzaileei. Horretarako, gai hauek landuko dituzte besteak beste: gaitasun digitalen markoa, NIA (PLE) bat egitea, eta bizitza osorako formazioa eta joerak.
Ikastaroak 12 ordu iraungo du, eta egun bitan emango da: abenduaren 14an, goizean eta arratsaldean; eta abenduaren 15ean, goizean. Aurrekoen moduan, doako ikastaroa izango da. Informazio gehiagorako, www.azkuefundazioa.eus webgunean bisita daiteke, eta izen-ematea hemen egin.