GAM Txorierrik bat egin du biharko deitutako grebarekin

Aikor aldizkaria 2018ko abe. 20a, 12:51

Bihar, abenduak 21 eta Santo Tomas Eguna, greba egingo dute GAM Txorierri Bizkaibuseko langileek, jasotzen dabiltzan “murrizketa larriak” salatzeko. Hala, bat egingo dute Bizkaibuseko beste emakidadun biek –EMB eta Pesalur– biharko deitu duten grebarekin.

Gutxieneko zerbitzuei dagokienez, A2151 lineako autobusa 06:15ean, 08:00etan (Goikolexearaino), 20:00etan (Goikolexearaino) eta 22:00etan aterako da Areetatik; eta 07:00etan (Goikolexeatik), 09:00etan, 19:00etan eta 21:00etan (Goikolexeatik), Larrabetzutik.

A2153 lineako autobusa 07:00etan, 13:00etan eta 21:00etan irtengo da Bilbotik; eta 06:30ean (Larrakoetxetik), 13:50ean eta 21:50ean, Deriotik. Bilbao-Larrabetzu ibilbidea egiten duen autobusa (A3223 linea) ez da bihar ibiliko. Bilbotik Deriora (Teknologia Parkea) doan autobusa (A3224 linea) 06:30ean aterako da Bilbotik, eta 08:00etatik 20:00etara, bi ordurik behin; Deriotik (Teknologia Parkea) 07:15ean irtengo da, eta 09:05etik 21:05era, bi ordurik behin. Astrabudua-Sondika ibilbidea egiten den autobusa ez da bihar ibiliko. A3250 lineako autobusa 07:15ean, 08:15ean, 08:30ean aterako da Bilbotik; eta 10:00etatik 17:00etara, orduro. Parke Teknologikotik orduro irtengo da 09:30etik 16:30era.

Gainerako lineetako gutxieneko zerbitzuak www.bizkaia.eus webgunean kontsulta daitezke, edo artikulu honetako irudian.