Bruselako txapelketa nazioarteko lehiaketa enologikorik garrantzitsuenetariko bat da, eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deitura duten Txorierriko lau txakolinek saria jaso dute bertan. Alde batetik, Oletxe txakolinak (Zamudio) eta Ieup 2018 (Magalarte Lezama) txakolinek zilarrezko domina lortu dute; eta bestetik, Gorka Izagirre 2018 txakolinak (Larrabetzu) urrezko domina jaso zuen. Era berean, 42 by Eneko Atxa txakolina (Gorka Izagirre) munduko ardo zuririk onena aukeratu zuten.