Euskal PMP: publizitate programatikoa euskaraz

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 19a, 09:42

a: Publizitate Programatikoaren aurkezpena

Tokikomek, EiTBk eta Eusko jaurlaritzak Euskal Private Market Place (PMP) produktua aurkeztu die euskal medioetako publizitate-agentzia eta iragarleei. PMPa publizitate espazioak erosteko azoka antzekoa dugu, euskal edukietan aditua. Edozein euskal medioei zuzendutako espazio honek euskal komunikabide digitaletan publizitatea modu erraz eta eraginkorrean egiteko aukera eskaintzen du.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Saila, EiTB eta Tokikomeko ekimenak Smart AdServer enpresaren laguntza teknikoa izan du. Smart eragile ezagun eta garrantzitsua da publizitate programatikoaren esparruan.

Publizitate programatikoa

Internetek kazetaritza digitalean aldaketak ekarri baditu, publizitateak ere aldaketa esanguratsuak jasan ditu. Publizitate analogikoan iragarleek medioaren arabera aukeratzen zituzten iragarkien espazioak (kazetak, irratia, telebista). Kazeten kasuan, egunkari edota aldizkarien moduluez hitz egiten dugu. Bestalde, iragarki digitaletan, iragarleek publizitate programatikoa deritzon erabiltzaile motaren araberako irizpideez erosten dituzte iragarkientzako espazioak.

Interneteko iragarki edo banner bakoitzaren prezio txikia izan ohi da, eta azoka birtual horiek bolumen handietan funtzionatzen dute milioika ikustaldi eta kliketako webguneekin. Euskal medioek, banaka aztertuta, arazoa daukate errentagarriak izateko txikiegiak direlako. Gainera, ez dago modurik iragarkien beraien hizkuntza bereizteko.

EiTBk problemak izan zituen publizitatea kanal programatikoen bidez jasotzeko eta Tokikomekin batera Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batu eta, Euskal PMParen nondik norakoak azaldu ostean, Euskal Jaurlaritzak Euskal Private Market Place azoka digitala finantzatu zuen. Azoka honek euskarazko medio digitaletan publizitate espazioa eskaintzen die iragarleei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).