Ekimena Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Gazteria Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuten, EGAZ Txorierri Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuarekin elkarlanean; eta Gaztedi Bizkaia foru programaren barruan egin zen. Derioko Kultur Birikan, besteak beste, ekintzailetzari lotutako dinamikak eta lana topatzera zuzendutako hitzaldiak egin ziren. Bertan batu ziren 200 lagunek baino gehiagok ekintzaile batzuen eskarmentua ezagutu zuten, baita Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta nazioarteko heziketa-programek eskaintzen dituzten aukerak ere.