Dirulaguntza urtarrilaren 1etik abenduaren 20ra bitarteko kontratazioentzat izango da. Lan-kontratua gutxienez hiru hilabetekoa izan beharko da, eta jardunaldi osokoa; praktikaldiko eta ikastunaren lan-kontratuak izan ezik, gainerako kontratu-motak onartuko dira. Bestalde, kontratatutako gazteek baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 urtetik 30era bitartekoa izatea, Txorierrin erroldatuta egotea, langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda izatea. Oinarriak hemen kontsultatu daitezke.