Betiko moduan, ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, eta beharrezko prebentzio- eta higiene-neurriak hartuko dira. Laurogei prestakuntza-ordu izango dira, eta motibazio-saioen eta coaching tekniken bidez landuko dira hainbat trebetasun pertsonal eta profesional.“Beraz, programan parte hartuko duten 20 eta 44 urte arteko lagunek trebetasun pertsonalagoak ere gehituko dizkiote uren prestakuntza akademikoari; curriculum profesionalek ez dituzte horiek jasotzen, baina besteak bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak dira enpresa bateko taldean sartzeko”, azaldu dute.
Bestalde, parte-hartzaileek laguntza pertsonalizatua izango dute euren laneratze-ibilbideak, baliabideen bilaketa eta enpresa-praktikak modu indibidualean prestatzeko. “Programak euren potentziala baliatzen lagunduko die, eta teknika, ezagutza eta esperientzia berriak eskuratzen. Horri esker, euren ibilbidea garatu ahalko dute, eta euren helburu profesionala lortu”.
Izena ematea hemen egin daiteke.