Garbiker enpresa publikoak birziklapena Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea du helburu, eta, horretarako, garbigune mugikorra ipiniko ditu herrietan. Derion, esaterako, garbigune mugikorra urriaren 13an jarri zuten Gernikako Arbola kalean eta bertan izango da gaur arte. Larrabetzun, bestalde, urriaren 19tik 23ra arte ipiniko dute Lehendakari Agirre kalean, frontoiaren aurrean.
Garbigune mugikorrean hauek utzi ahal dira: etxeko tresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa, sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.