Sistema QR motako seinaletika berri batean dago oinarrituta. Kamera eta Interneterako konexioa dituen gailu mugikor baten bidez, seinaletika horrek distantzia handi batetik irakurtzeko aukera ematen du, edozein argiztapen-baldintza dagoela eta edozein bazterretik. Sistema jartzeko lanak amaituta, erabiltzaileak Navilens doako aplikazioa deskargatu beharko du. Telefono mugikorrean instalatu ondoren, eta aplikazioa zabalik, erabiltzailea mugitzen dela antzeman daitezke QR kodigoak; beraz, ez da beharrezkoa telefonoa eskuan eramatea. Irakurtzeko gaitasuna 20 metrora artekoa da eta ez da beharrezkoa fokatzea. Aplikazioa eskuragarri dago IOS eta Android sistemetarako. Euskarazko informazioa lortzeko, AhoTTS aplikazioa deskargatu behar da; hori testua ahots bihurtzeko sistema da. Bestela, Text-to-Speech aplikazioa deskargatu daiteke, EHUko Aholab ikerketa-taldeak garatu duena. Bakarrik Androiderako dago eskuragarri.
Proba pilotua iazko abenduan hasi zen eta ONCEren oniritzia jaso zuen. “Teknologian oinarritutako gidatze-tresna bikaina da, baina hain teknologikoak ez izan arren itsuen autonomiarako eraginkorrak eta beharrezkoak diren beste baliabide batzuekin batera bizi beharko du”.
Kontratua Neosistec enpresari esleitu diote eta hura 199.210 eurokoa da. Lau hilabeteko epea ezarri da jartze-lanak egiteko eta kontratuaren barruan dago sistema 12 hilabetean mantentzea.