Zapatuan, goizean lanbroa egongo da. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Gauean haizea indartu egingo da, bolada oso gogorrekin. Tenperatura nahikoa igoko da, bereziki maximoak.
Eta domekan, goizaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua oso hodeitsu edo estalia geratuko da. Euri txiki-ertaina egingo du, bereziki egunaren erdiko orduetan, orduan maizago eta ugariago egingo du. Hego-osagaiko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin goizaldean. Goizean ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogor batzuekin. Tenperatura jaitsi egingo da: minimoak gutxi eta maximoak nabarmen. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.