Hodei gutxi

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 4a, 09:55

Goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta hodei gutxirekin geratzeko joera izango du, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Goizean goiz euri txikia egin dezake, baina goizean atertzera egingo du. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin; arratsaldean ipar-osagaira egingo du eta gauean hego-osagaira. Tenperatura gutxi jaitsiko da.