Asteburu eguzkitsua

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 15a, 09:40

Gaur, hodeiak eta ostarteak; gauean behe-hodeiak ugaritu egingo dira. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira.

Zapatuari dagokionez, egunaren lehenengo zatian behe-hodeiak nagusituko dira eta bigarren zatian erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko dira. Eguerditik aurrera ipar edo ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du.

Eta domekan, goizean lanbroa eta lainoa sortuko da. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, egunaren lehen zatian behe-hodei batzuekin eta egunaren bigarren zatian goi-hodei batzuekin. Hego-ekialdeko haize ahul-bizi ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira. Tenperaturan, aldaketariz ez edo gutxi igoko dira.