Egun euritsua gaurkoa. Egunaren amaieran hodeiak gutxitu, eta atertuz joango da. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du. Larunbatean, berriz, giro eguzkitsua izango da, arratsalde amaieran goi-hodeiak agertuko diren arren. Tenperatura maximoek hiru gradu-edo egingo dute gora. Azkenik, domeka egun eguzkitsua izatea espero da. Tenperatura minimoak 10 gradu ingurukoak izango dira, eta maximoak, 21 gradu ingurukoak.