Zaparrada txikiak, gaur eta asteburuan

iturria: Euskalmet 2021ko urr. 29a, 11:55

Gaur zerua hodeitsu egongo da. Goizean, behe-hodeiak ugarituz joango dira eta zerua oso hodeitsu edo estalita geldituko da. Gainera, euria egingo du. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira.

Zapatuan ere zerua oso hodeitsu egongo da. Baliteke euri txikia egitea, noizbehinka ertaina. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin,. Tenperaturan aldaketarik ez.

Eta domekan, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du, noizbehinka ertaina. Baliteke trumoi-ekaitzak jotzea. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin haizeguneetan; arratsalde-gauean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da ahul-bizi, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, eta baliteke egunaren azken orduetan neurtzea. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.