Zerua tarteka hodeitsu egongo da; goizean hodeiak ugarituz joango dira, arratsaldean zerua oso hodeitsu edo estalita gelditu arte. Egunaren bigarren partean euri txiki-ertaina egingo du. Arratsalde-gauean baliteke trumoi-ekaitzak jotzea. Hego-mendebaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Arratsalde-gauean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da bizi. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.