Eguraldi txarra, astebururako

Aikor aldizkaria 2021eko azaroaren 12a

Gaur, zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin. Egunaren bigarren zatian noizean behin euri txikia egin dezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean ipar/ipar-mendebaldetik finkatuko da, ahul-bizi. Tenperaturan aldaketarik ez.

Zapatuan, zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu. Arratsalde-gau partean euri txikia egin dezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, tarteka bizi ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez.

Azkenik, igandean, zerua oso hodeitsu egongo da. Euri txikia egingo du, arratsalde-gau partean zenbait lekutan ertaina. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.