Hodei gutxi

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 18a, 11:27

Goiz-lanbroa. Goizaldean eta goizean goiz zerua oso hodeitsu egongo da; goizean hodeitza txikituz joango da, zerua tarteka hodeitsu gelditu arte. Egunaren lehenengo partean han-hemenka euri txikia egingo du. Egunaren lehenengo partean norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, ipar-osagaikoa nagusituz. Egunaren erdialdeko orduetan ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da ahul, tarteka bizi Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, eta baliteke egunaren azken orduetan neurtzea. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira.