Asteburua, eguzkitsua

iturria: Euskalmet 2021ko aza. 19a, 09:57

Asteburua eguzkitsua izango dugu. Gaur, hego-haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.

Bihar, eguzkitsu berriro. Arratsaldea aurrera joan ahala erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira. Hego-haizea ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.

Eta domekan, goibel egongo da, egunaren hasieran erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Gauean euria egingo du. Eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.