Tailerrean parte hartzen duten pertsonek ezagutuko dute euren enpresan Challenge 4.0 nola aktibatu eta digitalizazio jasangarriari lotutako erronkei nola heldu. EGAZ Txorierrik eta gainerako agenteek lagunduko diete beharrizanak eta erronkak zehazten eta B2B topaketak antolatuko dituzte enpresen eta hornitzaileen artean, konponbiderik egokienak topatzeko. Ondoren, alde biek elkarri eragingo diote proposamen digitalak finkatzeko. Horretarako, eskualdeko agenteen laguntza izango dute eta programa eta diru-laguntza publikoetara jo ahalko dute.
Bestalde, tailerrean arlo hauetan dabiltzan enpresetako ordezkariak izango dira: teknologia eta ikerketa, robotika, mantentze prediktiboa, negozioa kudeatzeko soluzioak, biltegia hobeto kudeatzeko soluzioak eta zibersegurtasuna.