“JUAN MARI DAÑOBEITIAREN OROIMENEZ” LEZAMAKO ESKUALDE TXAPELKETA

Azketak eta Elizegik erakutsi dute txapelketa irabazteko gauza direla

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 29a, 12:34

Barikuan, Lezamako Eskualde Txapelketaren seigarren jardunaldia jokatu zen. Lehenengo mailan, zaletu mailako bikoterik onenetariko batek, Azketak eta Elizegik, 22 eta 14 irabazi zieten Mendizabali eta Balerdiri. Azken horiek biek maila ederra eman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin Zegamako bikotearen kontra, batez ere Azketaren kontra. 

Era berean, gazte mailan, Garaik eta Peñalverrek 22 eta 7 hartu zuten mendean Mikelerenak eta Garañok osatutako bikotea. Alde handia ematen duen arren, galtzaileak fin ibili ziren eta gazteak badira ere, gogor borrokatu zuten. Irabazleek, aldiz, erakutsi zuten txapela irabazteko faboritoetakoak direla.