Astebururako, euria

iturria: Euskalmet 2021ko abe. 3a, 10:34

Gaur goizean goibel eta euritsu, arratsaldean atertzera egingo du eta ostarteak ager daitezke. Mendebaldeko haizea ibiliko da, azken orduetan hego-mendebaldekoa nagusi. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

Zapatu goizetik aurrera goibel eta euritsu. Gauean euria ugariago egingo du eta trumoi-ekaitza izan daiteke. Goizetik aurrera mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez.

Eta domekan, zerua estalita egongo da eta euria barra-barra eta etengabe egingo du.Trumoi-ekaitz batzuk izateko aukera handia da, txingorrarekin batera, batez ere egunaren lehenengo partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.