Domekan eguzkia ikusiko dugu berriro

iturria: Euskalmet 2021ko abe. 10a, 10:37

Gaur eta bihar aurreko egunetan bezala ibiliko gara: euria eta hotza. Gaur, zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.

Zapatuan ere oso hodeitsu egongo da zerua. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, goizaldean sarriago eta ugariago egingo du. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean mendebal-osagaitik haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta maximoak gutxi jaitsiko dira.

Eta domeka goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin goizaldean; goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta arratsaldean zerua hodei gutxirekin geratuko da. Goizaldean prezipitazio txikia egin dezake. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, goizean hego-mendebaldera egingo du. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, baliteke azken orduetan neurtzea. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira.