Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak botako ditu, noizbehinka ertainak goizean; arratsaldean atertzen joango da. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean iparraldetik eta ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira eta egunaren amaieran neurtuko dira, eta maximoak asko jaitsiko dira.